Ohar bibliografikoa
Bibliografia honen asmoa da liburutegi honetan erabilgarri dauden Jack Londonen lanak eta hari buruzkoak biltzea. Lehenengo atalean Londonek idatzitako zenbait liburu jasotzen ditugu ingeleseko jatorrizko argitalpenaren dataren arabera antolatuta. Bigarrenean, bere lanak oinarritzat hartuta egindako zenbait hautaketa eta bilketa lan, hurrenkera alfabetikoan. Hirugarren atalean idazleari buruzko lanak jasotzen ditugu eta laugarrenean interneteko zenbait helbide.
Azpimarratu nahi dugu gida liburu hau zabalkundekoa baino ez dela, ez dugula gaia agortzeko helburuarekin egin. Jack Londonen lanen zerrenda osoa eskuratzeko http://sunsite.berkeley.edu/London/Essays/ orria kontsulta daiteke. Erreferentzien transkipzioa eta aurkezpena liburutegietako araudiari jarraituz egin da.